sábado, 19 de octubre de 2013

2013/10/19 - "Posible al da beste eliza bat"

Conferencias de José Antonio Pagola

Video

19/10/2013


Zatoz eta Ikus – 

Fijos los ojos en Jesús


"Posible al da beste eliza bat"


Organizado por  Eutsi Berrituz Kristau Taldea-k antolatuta

Nazareteko Jesusi adi, Pagolaren hitzaren bidez

Nola erne eta bizi fedea gaur egun? Horra hainbat kristauk, elkartek eta gizon-emakumek darabilen galdera. Erantzun bila gabiltzan honetan, Jose Antonio Pagola prestatzen ari den bidea aurkeztuko du Eutsi Berrituz, Gipuzkoako Kristau Taldeak.
Pagolak dio, askatu beharra dagoela Ebanjelioaren indarra. Mendez mende heldu den kristautasuna transmititzeko erak eman du berea. Beraz, orain zer? Orain, berreskuratu beharra dago Nazareteko Jesusen Ebanjelioa, hurbil eta zuzenean: norberak eta talde txikitan irakurriz eta aztertuz, elkarrizketan eta elkar entzunez ebanjelioetako pasarteak. Hori da federa esnatzeko plan honen muina, eta mundu gizakoiago eta duinago bat egiteko eta bizitzeko bidea, Jesu Kristok emandako, eta eman eta eman ari zaigun Jainkoaren Erregetza.
Hoy nos enfrentamos a una cuestión fundamental: ¿cómo despertar y vivir la fe en nuestros días? La crisis de la transmisión de la fe toca en nuestra puerta, en la personal y comunitaria, en la de la Iglesia, en medio de esta sociedad. Interpelado por este desafío, el grupo de cristianos y cristianas de Gipuzkoa Eutsi Berrituz, organiza un encuentro con el teólogo Jose Antonio Pagola, bajo el lema “Zatoz eta ikus. Fijos los ojos en Jesús”. ¿Qué nos ofrece Jesús a las personas de hoy y, en concreto, a quienes vivimos en el Pueblo Vasco? ¿Cómo podemos conocer su proyecto y su mensaje? ¿Cómo podemos seguirlo en su camino de humanizar la vida? ¿De qué manera podemos despertar a la fe en Dios Padre que Jesús nos muestra en los evangelios? Es la cuestión que queremos degranar con Pagola en Azpeitia, el 19 de octubre.

EBANJELIOAREN INDARRA ASKATU

izan da Jose Antonio Pagolak, “Eutsi Berrituz” kristau-taldeak antolatuta, Azpeitiko Soreasu antzokian 400dik gora entzuleren aurrean, sakontasunez jorratu duen gaia. Ideia nagusi bat azpimarratu du, behin eta birritan, hizlariak: lehenengo ikasle haiek egin zuten ibilbide bera egin behar dute egungo benetako fededunek ere Jesusen deiari jarraituz, haren mezua entzunez, Jainkoaren erreinuaren zerbitzuko haren biziera ikasiz eta biziz, heriotzako eta piztuerako zorian berarekin bat eginez.
Bide bat proposatzen du Pagolak hori ahalbidetze aldera: Jesusen Ebanjelioa elkarrekin entzun eta partekatzea. Ebanjelioa guztientzat eskuragarri jartzeko topaketak antolatu beharko lituzkete kristau-taldeek elkarren artean, haren indarra guztien bizitzan sartu ahal izateko, bakoitzaren arazo, krisi, beldur eta itxaropenak baztertu gabe. Beharrezkoa da Ebanjelioa fededunen artean biziki txertatzea. Fedea bizitzen erakusten baitu Ebanjelioak, ez derrigortuz, erakarriz baizik; kristau-bizitza biziarazten du, ez betebeharraren beharrez, argituz eta kutsatuz baizik. Ebanjelioarekin harreman zuzen eta gertukoa gauzatu behar dute kristau-taldeek, "ebanjelizatze berria” bideratuko badute. Ebanjelioa jarri behar da, inolako beldurrik gabe, Elizaren eta kristau-elkarteen erdi-erdian. Ebanjelioak izan behar du pastoralgintza berritzeko tresnarik oinarrizkoena.
Eta era honetan zehaztu du bere proposamen hori: Ebanjelioaren pasarteak irakurri behar lirateke eliztarren talde txikietan: Ebanjelioa entzun eta hausnartzea baita kristau-elkartearen fedea biziberritu dezakeen iturri nagusia. Izan ere, Jesukristogan fedea ernarazteko izan ziren idatziak Ebanjelioak, Jesusen ikasleak eta jarraitzaileak sortarazteko. Aldaketa-prozesu bati ekitera gonbidatzen dute Ebanjelioek: Jesusi jarraitzera, haren asmoekin bategitera, Jainkoaren erreinuaren egitasmoaren alde lan egitera. Hori guztia ernetzen da Ebanjelioak taldeka zuzenean irakurri eta hausnartzetik. Hori da Elizaren berrikuntzarako bidea.
Bide hori gauzatzen laguntzeko jada prestatuak dituen materialak eta testuak aurkeztu ditu Pagolak, entzuleek egindako galderei erantzun ondoren.
Azpeitiko eliz nagusian burutu den otoitzaldiarekin eman zaio amaiera “Eutsi Berrituz” kristau-taldeak antolatutako topaketa honi.

LIBERAR LA FUERZA DEL EVANGELIO3

ha sido el tema expuesto ampliamente por José Antonio Pagola en el encuentro organizado por “Eutsi Berrituz”, grupo cristiano de la diócesis de San Sebastián, y que se ha celebrado en Soreasu Antzokia de Azpeitia con más de 400 personas reunidas para la ocasión. Su aportación la ha desarrollado Pagola en torno a una idea principal: a los cristianos actuales les corresponde hacer el mismo camino que recorrieron los primeros cristianos, siguiendo a la llamada de Jesús, atendiendo a su mensaje, viviendo de la forma en que él vivió al servicio del Reino de Dios y uniéndose a él en su muerte y en su resurrección.
Existe un camino para poder desarrollar esa tarea: escuchar y compartir en grupo el Evangelio de Jesús. Los grupos de creyentes deberían convocar encuentros para posibilitar a todos el acceso directo al Evangelio, para así imbuir sus vidas de la fuerza que emana de su espíritu, y todo ello sin dejar de lado los problemas, crisis, miedos y esperanzas que preocupan a cada uno. Es preciso que la fuerza del Evangelio crezca en las comunidades de cristianos. Porque es el Evangelio el que nos enseña a vivir de verdad la fe, no por fuerza de imposición, sino por la fuerte atracción que ejerce su espíritu; es la fuerza del Evangelio la que nos lleva a vivir con autenticidad el modo de vida cristiano, no a través de ejercicios rutinarios, sino iluminando y dinamizando nuestro camino. Sólo a través de una relación cercana y directa con el Evangelio podrán realizar “la nueva evangelización” las comunidades cristianas actuales. Dejando los miedos a un lado, ha de ocupar el Evangelio la centralidad de la Iglesia y de las comunidades de fe en Jesús. Han de ser los evangelios el instrumento fundamental para renovar la acción pastoral de la Iglesia.
Y ha concretado más su propuesta: los cristianos, reunidos en grupos pequeños, deben dedicarse a leer y comentar textos elegidos para cada ocasión, pues es la lectura y el comentario de los evangelios la fuente principal que renovará la vida de las comunidades. Para eso se escribieron los evangelios, para hacer germinar y crecer la fe en Jesucristo, para convocar discípulos y seguidores de Jesús. Los evangelios nos invitan a un proceso de cambio en nuestras vidas: a seguir a Jesús, a unirnos a sus planes, a trabajar en favor del Reino de Dios. Todo ello surge como fruto de leer y comentar en grupo los textos evangélicos. Es el camino para la renovación de toda la Iglesia.
Los que así han querido han podido formular sus preguntas a José Antonio Pagola. Y después de un corto receso, el conferenciante ha pasado a presentar los materiales que viene desarrollando para ayudar a los grupos de creyentes a que pongan en práctica esa propuesta.
Posteriormente la mayoría de los reunidos se han concentrado en la parroquia principal de Azpeitia con el fin de reunirse a orar. Con esta oración se ha dado por finalizado el encuentro convocado por el grupo de creyentes “Eutsi Berrituz” este sábado en Azpeitia.


Posible al da beste eliza bat? from humus - Gipuzkoako kristauak on Vimeo.

Gertaera baten iragarpena: Jainkoaren erreinua.
Anuncio de un acontecimiento: El Reino de Dios.


jalter from humus - Gipuzkoako kristauak on Vimeo.


Krisiak harrapatuak? Irten biderik bai? / ¿Atrapados por la crisis? ¿Hay salida?



04 GALDERAK from humus - Gipuzkoako kristauak on Vimeo.


Jon Sarasua.



03 JON SARASUA from humus - Gipuzkoako kristauak on Vimeo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada